XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ENE Feliciano Peláez Arregi - Mutil tentel horrek ez dauka inungo eskubiderik niri hau egiteko!.

Zuk uste duzu posiblea dela neri gaztelua erre nahi izatea? bueno ez, esango dizut txabola.

Gizajoa ernegatuta dago eta ezin du euki bere barnean gorrotoa.

Oraindik hor dabil kaiolan sartuta garraixika eta burni guztiak astinduz eroa bezala.

Gizajoa, pasatuko zaio.

Gizajoa, pena ematen dit, nik ere...... uste dut fuertegi jo dudala...... bost behatzak markatuta utzi dizkiot aurpegi zikinean.

Baina txistua botatzen dit lasaitzeko hurbiltzen naizen bakoitzean... Hara!, odolezko malkoak dario eta begietatik!, behar ba da buruan zerbait trastornatu diot, jo diodan kaskarrekoarekin... Hau angustia!, erotuko bazaigu gure Santiago... ez bait da ixiltzen kondenatua.

Eta aitak entzuten badio...!, enee!, hau angustia!.

Jarri zait bola bat bezalakoa eztarrian eta ia ezin dut arnastu.

Hau beldurraa! uste dut nik ere negar egin behar dudala.

- Santiago erreta, ixildu ai, aitak aituko duela...! Eta zikin horrek txistuz betetzen nau, eta fuerteago karraixiak... - Santiagoo.

-... Palabrotak gutxienez ez zaizkio ahaztu, amari esango diot.

- Hau pena Santiago.

- Eta hiltzen bada...!. Hobe, bat gutxiago. Aitak ni jotzen ez nauen bitartean....

Sutan daukat hegoa eta erretzen ari zaizkit luma guztiak.

Minutu gutxi barru lurra joko dut harri bat bezala, eta ordutik aurrera ezin izango dut gehiago egan egin, lurrera josita geldituko naiz betirako.

Orduan nere minezko oihuek negar egiteko gogoa sartuko diete zuhaitzei.

Ez dut negar besterik egingo lurrean betirako itsatsita.